XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BARRIAK

Euskaltzaindia saltsa guzien perrejilla

- DEIA'k ekarri eban joan dan urteko Azillaren 25'ean.

- Zer ekarri dau?

- Renteria erriaren izena orixen dala: Renteria edo Errenteria.

- Nungo Renteria?

- Ba, Gipuzkoa'n dagoena. Oiartzun'go ondoan.

Aspaldiko tira-bira dago errian; batzuek Orereta nai dute erriaren izena.

- Eta, Euskaltzaindia'k?

- Onela dio E.I. jaunak, idatzi dabenak: En este informe Euskaltzaindia da validez al nombre de Errenteria es una palabra vasca y aclara, que, en cualquier caso, no es ella a quien compite decidir el nombre de la villa.

- Ortan arrazoi dau.

- Es una palabra vasca euskaldunen aoetan dabillelako.

Errenteria asko daude portuetan eta berba ori errentatik dator (erderazko Renta = gauza batek ematen daben etekiña, probetxoa).

- Zertarako zeuden portuetan Renteriak?

- Merkataritzako petxak kobratzen ziran Renteria-etxeetan.

Etxea zan eta ez erria.

- Eta, Euskaltzaindiak, zer?

- Euskaltzaindia'k informe bat bialdu zuen Udal-etxera Iraillean bear diran formalidaderik gabe, alkatearekin egon aurretik.

Illebete geroago bialdu dabe berriro Haritschelhar'ek izenpetuta.

- Zeñek egin du ageri ori?

- Ez dau iñork esaten; baña, artan dabiltzanak usten dabe Endrike Knô*r'ek egiña dala... eta politikari begiratu diola, historiari baño geiago.

- Arazo zaarra al da?

- Ez da gaurkoa; badu Orereta kalea ere erriak.

Ona gai oneri buruz Donato Arrinda'k bere Fueroa eta Iri-berrien Sortzea liburuan zer diñon (161-162 orrialdeetan):

Renteria... dokumentu zaar bat danez, alda dezagun itzez-itz onera, Alfonso erregeak, Errenderi sortzeko, eman zuan agiriaren zati bat... Onela dio agiri ortan Alfonso erregeak: El concejo de Oiarso nos enviaron decir... que por algunas gentes malas de Navarra e de Gascuña como de Guipuzcoa... recibián muy grandes daños... acordaron, si yo bien tuviese de facer problación de villa en una de su tierra que dicen Orereta... (etc.)... e que haya nombre de Villa Nueva de Oiarso. E que hayan el fuero de San Sebastián... 5 de abril. Era 1358, Alfonso regnante en Castilla.

- Zenbat izen!

- Bi onek agertzen dira: Orereta, berezko lurraren izena, eta Villa Nueva de Oiarso, erregeak imiñitakoa.

Renteria, berriz, ekintza baten izena da.

- Berezko izena.

Erregearena.

Ekintzarena.

Zein da benetako izena?